2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea


GAU ETA EGUN, EUSKARA BETI LAGUN

Guk hizkuntza asko izan ditzakegu baina euskarak gu bakarrik gaitu!!!

Euskararen nazioarteko eguna abenduaren 3an ospatzen dugun arren, ez dugu ahaztu behar euskarak 365 egun dituela. Goazen bada euskaldun egiten gaituen hizkuntza eder horrekin egunero jostatzera!!

Bestadestarrok jakin badakigu hori eta egunero-egunero saiatzen gara geurea den hizkuntza hori mihi puntan dantzatzen. 

Atzo, abenduaren 1ean, hainbat ekitaldi izan genituen; besteak beste, Matxin pirataren etorrera, euskal kanta eta dantzak, herri kirolak, zanpantzarrak, bertsoak eta txistorra jana.

Ikasleek ezin hobeto pasatu zuten egun berezi honetan eta dudarik gabe, datorren urtean errepikatzeko asmoa daukagu. Bitarte honetan, euskaraz bizi. Gure nahia, saiatu ezkero, ez da zaila.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Aurton ere Bentades Ikastetxeko ikasle eta irakasleok eraso matxistaren aurkako aldarrikapena egin genuen joan den azaroaren 24an, EIANEren bezperan. 

Egun horretarako, 3.zikloko ikasleek hainbat ekintza prestatu zituzten. 5.mailakoek "Gaur da eguna" abestiarekin antzezpen eder eta hunkigarria prestatu zuten; 6.mailakoek, berriz, erasoen aurkako bertso sakonak bota zituzten. Horrez gain, guztien artean "Enteratu zaitez, erasorik ez!!" kartela burutu zuten.