2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Azukre tailerra

Atzo,abenduak 14, 5.mailakoek Agenda 21ek antolatutako "Azukre" tailerrean hartu zuten parte. Bertan, azukreari buruzko zenbait datu eman zizkieten. Hala nola, azukrearen jatorri ezberdinak, kontsumitzen ditugun elikagaiek duten azukre kopurua edota egunero gorputzean sartu beharko genukeen azukre kantitate gomendagarria. Azken datu hau...harritzekoa!!Kontuz azukrearekin!

2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

BENTADES MASTER CHEF JUNIOR

Proiektuen garapen eta ebazpenean oinarritutako metodoetaz hitz egiten dugunean hezkuntzaren ikuspegi konstruktibista bati buruz ari gara non ikasleek euren ikaskuntza prozesuen gaineko ardura hartzen duten eta, era berean, egoera errealetan oinarritutako atazen ebazpenerako euren ezagutzak eta trebetasunak jokoan ipintzen dituzten. Metodologia aktiboak, ikaskuntza kooperatiboan oinarrituak (ondo garatzen badira behintzat) eta adimen anitzen garapena bilatzen dutenak.

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

EZ, EZETZ DA!

Gaur Azaroak 25, Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Post-honetan ikastetxeak antolatutako ekimenak kontatuko dizkizuegu bideo baten bidez.

Gaurko honetan, Bentades Ikastetxeak antolatutako ekintzekin gatoz. Atera zuen Beldur Barik Jarrera udalerri guztietako plazetara, kaleetara! Zabaldu dezagun indarkeria sexistaren kontrako oihua, irrintzia! Zabaldu dezagun gure Beldur Barik Jarrera!


2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

SANTILLANA DEL MAR (ZOO)

Urriaren 10ean 3.zikloko ikasleek "Santillana del Mar" zoora egun osoko irteera egin zuten.

2 orduko iraupena izan zuen ibilbide dibertigarria egin zuten zooan zehar, monitoreen azalpenak jasoz.

Ikasleak gustura ibili ziren animali ezberdinak ikusten eta beraiei buruzko azalpenak entzuten. Horrela, hobeto ulertu ahal izan zituzten, batetik animalien ezaugarriak eta portaerak, eta bestetik, beraiei buruko anekdotak.

Umeek gogotsu hartu zuten parte uneoro. Ikasleoi ere, irteera oso egokia iruditu zitzaigun, monitoreen azalpenak guztiz egokiak izan zirelako ikasleen adinerako.














2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

Historia apur bat...

BERTSO-TOPAKETAK

Joan den ostiralean, maiatzaren 13an, bertso-topaketak egin ziren Mungiako Andra Mari karpan arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Mungiako ikastetxeetako 6.mailako ikasleei zuzendutako ekintza honetan, ikasle guztiak orohar, eta batez ere gureak oso gogotsu ibili ziren errima, doinu, sinalefa eta bertsoekin jolasean.



2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

Bentades MAX!

Modu eraikitzailean begiratu diogu ingelesaren egoerari, aurrera egiteko moduan, freskotasunez eta dinamikotasunez. Gure 6. mailako ikasleek hiru egun zoragarri igaro dituzte atzerriko hizkuntza hau oinarritzat harturik.:)




2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

Erdi Aroa LH5

Hezkuntza helburu ezberdinak lantzen dira proiektuen bidez eta modu honetan oinarrizko konpetentziak lantzea bultzatzen da modu eraginkor eta elkar harremanean.


2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

IHAUTERIAK 2016

Pasa den otsailaren 5ean Bentades Ikastetxean ihauteriak ospatu genituen.

Aurton, ikastetxe osoa gai baten inguruan mozorrotu gara: IPUINAK.
3.zikloko ikasleak eta tutoreak "Peter Pan" ipuinean agertzen diren pertsonaietaz jantzi ginen. Beraien artean Peter Pan, Txintxirrin, piratak, ume galduak eta Garfio kapitaina.

Egun horretarako prestatutako emanaldian dantza eta antzerkia izan ziren ikusgai.

Bai ikasle eta bai irakasleok primeran pasatu genuen.

Hona hemen argazki batzuk.
Laster izango dituzue ikusgai argazki gehiago.


Izaskun kapitaina ume galduak zuzentzen.


Edurtzeta kapitaina tripulazioa bideratzen.

Eneko kapitaina garfio zorrotzarekin agurtzen.

Ane kapitaina egoera ikuskatzen.

Gure Peter Pan-ak empanata   ; )



2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

MADDIREN BISITA

Joan den ostegunean, otsailaren 11n, ezusteko bisita izan genuen Bentades Ikastetxean. Maddi, etorkizuneko abeslari ospetsua, eta bere laguntzaile Maritxuri izan genituen gure artean.

Agenda 21 proiektuarekin bat eginda, Maddik eta Maritxurik elikadura osasuntsuaren garrantzia gogoratu zien ikasle eta irakasleei. Honez gain, hurrengo erronka ere proposatu zien: bertoko haziez egindako marakak sortzea.

Honela bada, ekin diezaiogun geure euskal marakak sortzeko haziak biltzeari!!