2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala


KONTSUMOBIDE TAILERRAK
ADINGABEAK ETA MUGIKORRAK


Maiatzaren 17 eta 18an LH5eko ikasleek "Adingabe eta mugikorrak" izeneko ordu eta erdiko tailerra izan dute.
Gaur egun pil-pilean dagoen gaia da adingabe eta mugikorrena. Izan ere, gero eta adingabe gehiagok dute mugikorra eta honekin batera, teknologiaren munduan murgiltzeko aukera; aspektu positibo eta negatiboei dagokienez.

Gainera, ez dira jabetzen izan ditzaketen arriskuez. Beraz, tailer hau oso aproposa izan da guk planteatu ditugun helburuak aurrera eramateko. Batez ere, umeak kontzienteagoak izan daitezen.
Horrez gain, ikasleak beraiek ere, gustura eta interesez aritu dira ekintzetan parte hartzen.







2018(e)ko maiatzaren 16(a), asteazkena

OSASUN JAIA!!!

Gaur goizean LH 5eko ikasleak Matxin Plazara joan dira gurutze gorrikoen eskutik azalpenak jaso eta beraien ezagutzak zabaltzera. 

Gustura ibili dira zauriak nola sendatzen diren ikasten eta ambulantziaren funtzionamendua ezagutzen.

Gainera, azkenean, diplomatxo bat eman die gurutze gorriko langileek.

Hona hemen animotoa:


2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena


TROKA 17-18

Maiatzaren 4an LH5eko ikasleak Trokara joan ziren egun-pasa.
Bertan bodyboard eta ginkana egin zituzten. Oso ondo pasatu zuten elkarrekin eta elkarren kontra lehiatzen.
Egia esan, irteera horretan ez zen irabazle bakarra egon. Guztiak atera ziren irabazle eta garaile; izan ere, guztientzako izan bait zen egun bikain eta zoragarria.
Hona hemen ostiral hartako bideoa.



IÑIGO ZUBEROGOITIA

Maiatzaren 11n LH5eko ikasleek Uriguen parkera egin zuten irteera. Bertan, Iñigo Zuberogoitiaren eskutik, landareei buruzko informazioa jaso zuten. Gustora aritu ziren biologoari galderak egiten eta beraien ezagutzak partekatzen.
Hona hemen argazkitxo batzuk.













2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena




MaxOK

Maiatzaren 2 tik 4 ra Max Aterpetzean izan dira 6. mailako ikasleak MaxOK programarekin lanean. Egun horietan zehar ingelesez ikasi, jolastu eta ingelesez bizi izan dira. Hainbat ekintza eta tailer egin dituzte: txotxongilo antzerkiak, jolasak, abestiak, aurkezpenak, dantzak… Horrez gain, inguru haietako zenbait leku ere bisitatu ditugu; hala nola, Santander, Santillana Del Mar eta Altamirako Kobak.
Egun politak pasa ditugu eta ingelesarekin gozatu dugu elkarrekin!
Hona hemen egun horietako momentuen bilduma bat!





2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna



TARZAN

Martxoaren 14 eta 15ean 3.zikloko ikasleak Torrebillela kultur-etxera joan ziren, Tinko elkarteak eskainitako euskarazko TARZAN filma ikustera.

Ederto pasatu zuten!!!







2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

AQUARIUMERA IRTEERA




DONOSTIAKO AQUARIUMERA IRTEERA

Joan den ostiralean, martxoaren 2an,  3.zikloko ikasleak Donostiara joan ziren, aquariuma ikustera. 

Donostiara sasoiz iritsi ginen eta denbora sobera genuenez, Aquariumera satu aurretik ibilbide txiki bat egin genuen paisaiaz gozatzeko. 

Aquariumean bertan, gida batek zuzenduriko bisita jaso genuen. Umeak gustura ibili ziren gidaren azalpenak entzuten eta galderak egiten.

Eguerdian, udaletxe aurreko plazan bazkaldu ostean, bertako kolunpioetan ibiltzeko edo elkarrekin jolas librean aritzeko aukera aparta izan zuten.

Egun bikaina izan zen!